Nortzuk gara
airea-elearning 2016.eko urtean sortutako erakundeak eraldaketa sozialaren aldeko lana egiten du, hezkuntzan eta gaitasun digitalak ikuspegi kritiko batetik garatzen.
Hezkuntzan eta Tekonologian aditutako taldea gara, orain dela 20 urte arlo honetan lan egiten eta etengabeko goi mailako prestakuntza ere jasotzen. Arlo publikoan zein pribatuan lan egiten dugu. Gure izateko erak adierazten duen ezaugarri nagusia sinismena da. Benetan aldaketa posiblea dela sinisten dugu, eta proiektu bakoitzean ikasteko era, aplikatzeko era, partekatzeko era bideratzen dugu, ikasketa esperientziak aurrera eramaten. Azpigitura arina eta malgua dugu, eta airea-elearning-plataformaren bidez profesional sare batekin kolaboratzen dugu.
conectandoescuelas.org proiektuaren hazia gara, non Euskal Herria eta Hegoamerikako 8 herrialdetako 500 irakasle baino gehiago elkartzen diren. Proiektu honek gure partekatzeko ametsa, elkar-sortzearena eta eraldatzea posiblea dela baieztatu digu.
Bilboko ekintzaileen ekosistemaren parte izateaz ere harro gaude, eta bereziki Innolab proiektuari esker.