#aireaelearning ezagutzera eman zenetik, BegoñakoAndra Mari unibertsitate Irakasle eskolarekin ari gara lanean bere birtualizazio prozesuan. Baina, zer da birtualizazioa? Zein pausuak eman ditugu? Zer egin dugu? Hurrengo lerrotan eman ditugun urratsak azaltzen dira.
Nahiz eta aldez aurretik harremanetan izan, maiatzetik hona hainbat aldiz elkartu gara erabakiak eta prozesuei aurrera eginez. Arlo teknologikoan nagusiki BAM-ek bere Moodle plataforma propioa ezarri du eta arlo pedagogikoan taldean ari gara lanean Hizkuntzen Trataera Bateratua Titulua on line-ari forma emanez. Honek irakaslego taldeak ahalegin handia egitea suposatzen du, ikas-irakas prozesua aztertuz, eta estrategia pedagogiko asko hankaz gora ipiniz.
Orduak eta asteak izan gara elkar lanean, Edukiak, Gaitasunak, Bideoak, Testuak eta Ekintzak definitzen. Tresna berriak ezagutzen, eta bereziki irakasle adituen jakinduria beste hizkuntza honetara isladatzen, audiobisualak, testu laburrak eta erakargarriak eta hainbat ekintzen proposamenak diseinatzen. Berezko Titulua on line izan arte. Adituen eskutik eta adierazten duten jarrerarekin plazer bat da, beti prest metodologia eta tresna berriekin lan egiteko.
Sortu dugun produktu hau – Hizkuntzen trataera bateratua- eginez ikasten oinarrituta dago eta #ACSED metodologia jarraitzen du, hau da, adituen eskutik ikasle bakoitzak eta talde bakoitzak bere prozesua garatuko du, bere jatorrizko ingurunean praktikan ipintzen duena bermatuz, hor baitago benetako eragina eta ikasketa, aldaketa horiek egiteko gai garenean. Gamifikazioaren gakoak ere kontuan hartzen ditugu, eta hainbat sorpresa daude, banaka zein taldeko hausnarketa eta ikas prozesua aurrera eramaten duena.
Geure enfokea eta egunean indar handia duen konektibismoa bultzatuz, helburua ere konfidantzako ingurune digitalean hizkuntzen tratateraren inguruko indarguneak eta ahuleziak guztion artean aztertzea eta elkartrukerako komunitate digitala indartzea, Euskal Herriko Hizkuntzen trataera bateratuaren adituen topagunea. Hainbat estrategia eta plan abiatuko dira, geure eskoletara eramateko baliogarriak izango direnak.
Eta hau da oraingo emaitza: BAM-ek Euskal Herriko eskoletako irakaslegoari Hizkuntzen Trataera Bateratua inguruan ikasteko eta arteko komunitatea sortzeko aukera eskeintzen duena. Rober, Ane, Jaio, Maider, Leire, Lander, Agurtzane, Jone eta Marije irizpide metodologiko berriak, tresnak, ingurune eta hizkuntza audiobisualarekin egin dira eta metodologia partehartzailea jarraituz bidaia hasteko prest dugu. Gurekin etorriko? Informazio gehiago infohtb@bam.edu.es –en.